Fabrika
Fabrikei edo haietako langileei dagokiena.
Faila
Lurzoruko pitzadura da. Honetan zehar lurrazalaren sekzio bat beste batekiko mugitu egin da.
Faraoia
Antzin Egiptoko goieneko agintaria. Erregea eta aldi berean jainkoa zen, horregatik gurtu egiten zuten.
Favela
Hiri handien inguruan gizakiek eraikitzen dituzten asentamenduak, oinarrizko azpiegiturarik gabe: edateko ura, sare elektrikoa edo zabor bilketa. Askotan ez dute botere publikoaren ordezkaririk eta pobrezia maila altuak ematen dira.
Filosofia
Gauza naturalen esentzia, propietateak, kausak eta efektuak aztertzen dituen zientzia.
Filosofoa
Filosofia ikasi, praktikatu edo ezagutzen duen pertsona.
Fiskalitatea
Zergen araubidea.
Fitosanitarioak
Intsektu, onddo, edo landaretan eragina izan dezaketen bestelako bizidunen inbasioa saihesten laguntzeko erabiltzen den substantzia edo nahasketa.
Forua
Hiri bateko lege eta arau multzoa. Bertan aitortutako pribilegio eta salbuespenak jasotzen ziren.
Fosil
Lurpean luzaz iraun eta harri bihurtu diren landare edo animalien hondakin edo aztarnak.
Frantziako Iraultza [Informazio gehiago]
XVIII. mendean, Frantziako monarkiaren gobernua eta gizarte-antolamendua errotik eraldatu zituen altxamendua. Luis XVI.aren erregimen autoritarioa ez zetorren bat Ilustrazioko pentsamendu-ildo berriekin. Ilustrazioak arrazoia, berdintasuna eta askat...
Freskoa (pintura)
Fresko bat igeltsu geruza fin eta leun batekin estalitako azalera batean egindako pintura da. Azkeneko geruza oraindik heze dagoenean margotzen da.