Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta

Hasi aurretik

Sahara

Saharan barrena, Tanezrouft izeneko ingurua zeharkatzen ari ziren (...). Giordinok errezeloz begiratu zion.

–Bide okerra hartu duzu edo, bestela, behin eta berriro toki berean biraka ari gara. (...)

–Ez: norabide zuzena hartu dugu. (...)

–Eguna berehala argituko du eta izarrek erakusten diguten bidea galduko dugu.

–Ez ditugu behar. Armadako biziraupenerako eskuliburuak iparrorratz bat egiteko ematen zituen jarraibideak gogoratu ditut. (...)

Basamortuak amaiezina zirudien eta goizeko lehenengo orduan izarrak ezkutatzen hasi ziren, munduaren ertzetik behera eroriko balira bezala. Zerua itxi egiten zen haien inguruan, gela txiki bateko lau hormen antzera. Pitt-ek galduta zeudela sentitu zuen eta larritu egin zen. Hala ere, Kuban Habanatik igarotzen zen paralelo berean zeuden eta, beraz, Hartz Nagusiak goizeko argiaren atzean egon behar zuen. Iparrizarra zen bere erreferentzia nagusia eta izar horri esker bazekien ekialdea seinalatzen zuen izarra zein zen eta zein bide hartu behar zuen. (...)

—Sahara. Clive Cussler

Erantzun zure koadernoan.

  • Narrazioan agertu diren argizagien izenak idatzi. Ezagutzen dituzun beste batzuk aipa itzazu.
  • Zein baliabide erabiltzen dituzte protagonistek basamortuan nondik nora joan behar duten jakiteko?
  • Zer esan nahi du “... Kuban Habanatik igarotzen zen paralelo berean zeuden...” esaldiak?
  • Demagun protagonistek mapa bat daukatela. Zertarako erabiliko dute? Zergatik?
  • Zure ikaskideek ezagutzen ez duten toki bateko mapa bat egin (esate baterako oporretara joaten zaren tokikoa, bisitatu duzun tokiren batekoa...). Gero, ikaskideei eman interpreta dezaten (zein elementu irudikatu diren, lurzorua nolakoa den eta abar, adierazi beharko dute).
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.