Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II

Atmosfera

Atmosfera Lurra inguratzen duen 1.000 km. inguruko gasezko geruza bat da. Atmosferari, esker dago bizia gure munduan. Atmosfera hainbat gasez osatuta dago (nitrogenoa, oxigenoa, karbono-dioxidoa, ozonoa…), eta horietako batzuk ezinbestekoak dira izaki bizidunentzat. Bestetik, atmosferak tenperatura erregulatzen du, eta horri esker, Lurra ez da gehiegi berotzen ezta hozten ere. Gainera, ozono geruzari esker, Eguzkiko izpi ultramoreek izaki bizidunei ez diete kalterik egiten.

Atmosferan hainbat zabalera eta ezaugarri dituzten geruza batzuk bereizten dira:

  • Troposfera: lurrazaletik gertuen dagoen geruza da, eta 10 km-ko altuerara iristen da. Troposferan airearen hiru laurdenak eta atmosferako ur-lurrun guztia daude. Hodeiak osatzeaz gain, fenomeno atmosferikoak ere, bertan gertatzen dira, eta horiek eguraldi mota eta klimak sorrarazten dituzte.
  • Estratosfera: 10 km-tik 50 km-ra bitartean dago. Bertan airea arrarifikatu egiten da, eta oxigenoa murriztu egiten denez, izaki bizidunek ezin dute bertan bizi. Beheko zatian, altitudeak ez ditu tenperaturak aldarazten ia, baina gora egiten den neurrian igo egiten dira oso azkar, bertan aurkitzen den ozono geruzak gizakiarentzat kaltegarriak diren Eguzkiko izpi ultramoreak xurgatzen baititu.
  • Mesosfera: 80 km. arteko altuerara iristen da, gutxi gorabehera; tenperaturak jaitsi egiten dira pixkanaka geruza honetan gorantz egin ahala.
  • Termosfera: 1.000 km-ra iristen da; izena, bertako tenperaturak altuak direlako hartu du.
26

Erantzun zure koadernoan

  • Zergatik diogu atmosfera izaki bizidunentzat babesgarri moduko zerbait dela?
  • Zergatik dira kaltegarriak ozono-geruzako zuloak izaki bizidunentzat?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.