Piccardtarren batiskafoa

Piccard abizena itsas -hondoen ikerketarekin guztiz lotuta dago. 1954ean, Auguste Piccardek (1884-1962) batiskafo bat erabiliz 4.000 m-ko sakonerara jaistea lortu zuen. 1960an, semea zuen Jacques Piccardek berriz, Trieste batiskafoa erabilita 10.916 m-ra jaistea lortu zuen. Errekorra Marianetako fosan izan zen, Challenger fosan hain zuzen; honek 11.034 m. ditu eta Lurreko gunerik sakonena da.


Auguste Piccardek diseinatuta eta 1953an horren semea zen Jacquesek eraikitako Trieste batiskafoa.