“Livingstone doktorea, suposatzen dut”

David Livingstone (1813-1873), Eskoziako mediku eta misiolaria, Afrikako esploratzaile garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu. Kurumanera, gaur egungo Botswanara heldu zenean, 1841ean, egindako ibilbideaz gain, lanean hasi zen bertan. 1849an Kalahariko basamortua gurutzatu zuen eta Ngami aintzira aurkitu zuen. 1851an, bere emaztea eta seme-alabak ondoan zituela, Zambeze ibaia aurkitu zuen; 1855ean Victoria ur-jauziak aurkitu zituen.

Bere espedizioetan zehar, Afrikako indigenak Arabiarren eta Portugaldarren morroi trafikoa zela eta, jasaten ari ziren ondorio larrietaz jabetu zen. 1865ean, Ingalaterrara egindako bisitetariko batean "Zanbeze eta bere adarretarako espedizio baten kontakizuna" izeneko liburua idatzi zuen. Morroien komertzioaren gaitzespena, eta lurraldearen aukera komertzialen ikerketa bat zen. 1866an, batez ere lagun eta miresleen finantziazio eskuzabalari esker, Livingstonek Niloko iturriak aurkitzeko asmoa zuen espedizio bat zuzendu zuen. Espedizioa iraun bitartean, Livingstoneren oso berri gutxi izan zituzten eta nazioarteko kezka egoera sortu zen. Bitartean, 1870ean, Livingstonek Tanganika aintzira gainean dagoen Ujijitik aintziraren mendebaldeko lurraldetarainoko bidai bati ekin zion, eta horrela Lualaba ibaira, gaur egungo Kongoko Errepublika demokratikoan dagoena, heldu zen lehen Europarra bihurtu zen. Larrialdi ikaragarriak pasatu eta gero, Ujijira itzuli zen eta bertan Henry Morton Stanleyk, kazetari Angloamerikarrak zuzentzen zuen erreskate taldea aurkitu zuen. Horixe izan omen zen esploratzailea esaera ospetsuarekin agurtu zuten:

"Livingstone doktorea, suposatzen dut". Aurrerago esploratzaile biek elkarrekin Tanganika aintziraren iparraldeko lurraldeak esploratu zituzten. Livingstonek, oraingo honetan bakarrik, Nilo ibaiaren sorreraren bila jarraitu zuen. 1873ko apirilean zendu zen, bere gorpua urte bete beranduago eta betiko Westminster badian lurperatu zutelarik.