Izebergak

Iceberg baten sorrera

Izebergak izotzezko bloke ikaragarri handiak dira, glaziar batetik banatu eta gero, ozeanoetako ur gainean ibiltzen direnak. Oso ohikoak dira poloetako lurraldeetan eta nabigatzeko arazoak sortzen dituzte; izan ere, etengabe mugitzen direnez, ezinezkoa izaten da nabigazio-mapetan islatzea.

Izeberg batzuek kilometro koadro ugariko azalera dute, 100 metroko altuera izan dezakete eta hori guztia, uraren gainetik beren masaren %10 baino ez dela ikusten kontuan hartuta.