Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Natur inguruneak

Hasi aurretik

Afrika

Afrikan etxalde bat nuen, Ngong mendien magalean. Ekuatoreak lur garai haiek gurutzatzen zituen. Egunean zehar Eguzkitik hurbil sentitzen ginen, oso altu. Goizeko lehen orduak eta arratsaldeak oso lasaiak ziren eta gauak hotzak.

Kokapen geografikoari eta garaierari esker, munduko paisaiarik ederrenetakoa zen. Ez zen ez sarriegia ez oparoegia ere; Afrika zen, kontinente baten esentzia sakon eta leuna. Koloreak lehorrak eta erreak ziren, zeramikaren koloreak bezalakoak. Zuhaitzek hostotza argia eta hauskorra zuten, eta Europako zuhaitzen aldean bestelako egitura zuten. Han-hemenka akazia biluztu eta okerrak irteten ziren, zelai handien belar artean.

Ngong mendietan, bufalo, altze afrikarrak eta errinozeroa bizi ziren. Bertako bizilagun zaharrenek garai batean elefanteak ere bazeudela zioten.

Gure etxaldean kafea ereiten genuen. Sei mila akre lur genituen eta, beraz, kafe soroaz gain, lur asko genuen sobera. Etxaldearen zati bat basoa zen, eta mila akre inguru, partzuergorako erabiltzen ziren; lur horiei shamba esaten zieten. Partzuerrak bertako herritarrak ziren eta, familiekin batera, gizon zuri baten etxaldean zenbait akre lantzen zituzten, baina horren truke, urtean hainbat egunez harentzat lan egin behar izaten zuten.

Isak Dinesen. Out of Africa (Afrikatik urrun)

Erantzun zure koadernoan

  • Zer da zure ustez natur ingurune bat?
  • Afrikako kontinente osoan natur ingurune bakarra eta berbera al dago?
  • Gainontzeko kontinenteetako natur inguruneekin aldera al ditzakezu?
  • Zein zuhaitz eta animalia daude Afrikako natur ingurune honetan?
  • Gainontzeko natur ingurunetan animalia eta zuhaitz berberak al daude? Zergatik?
  • Zergatik uste duzu Ngong mendietan lehen elefanteak zeudela eta orain ez?
  • Ba al dakizu zein labore-mota lantzen dituzten Afrikan?
  • Normala iruditzen al zaizu gizon zuria eta shamben arteko harremana? Zer deritzozu egoera horri?
  • Zein funtzio bete dezake gizakiak naturaren zainketan? Natura zaintzeko ezagutzen duzun edo bururatzen zaizun neurriren bat aipa ezazu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.