El Niņo Fenomenoa

El Niņo izeneko fenomenoa edo korrontea aipatu behar dugu klima aldaketan eta horrek dakartzan hondamendien eragile garrantzitsu bezala. Fenomeno atmosferiko eta ozeaniko hori Ozeano Bareko azaleko uren beroketak sortzen du, hegoalderako noranzkoan, Hegoamerikako kostaldean. Beroketa horrek urak are gehiago lurruntzea eta prezipitazio gehiago dakartza. El Niņo, herrialde batzuetan, uholde handien eta urakanen eragilea da, eta beste batzuetan berriz, lehorte handiak sortzen ditu. Niņo izena Jesus haurrari zor dio, gehienetan Gabonetan sortzen delako. El Niņok ondorio ekonomikoak izaten ditu ere. Peru eta Ekuadorko kostaldean nabaritzen dira, batez ere. Inguru horretan arrain-sardak desagertzen dira, antxoa bereziki, eta horrek, duten ekonomia kaskarrean eragin handia izaten du. El Niņok 1982 eta 1983an eta 1997 eta 1998an izandako eraginak XX. mendean gertatutako larrienak izan ziren