Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Atala: Historiaurreko garaiak: Paleolitikoa

Behe Paleolitikoa

Behe Paleolitikoan, duela 2 milioi urte, bizi izan ziren Homo generoaren lehen ordezkariak (Homo rudolfensis eta Homo habilis), familietan bizi ziren eta oinarri-oinarrizko antolamendua bat zuten. Emakumeek fruituak, tuberkuluak edo sustraiak biltzen zituzten, seme-alabak zaintzen zituzten, eta kanpalekua zaintzen zuten. Gizonek tresnak egiten zituzten eta ehizatzera irteten ziren, baina ez oso sarri, oro har begetarianoak baitziren. Gainera, sarraskijaleak ziren, hilda zeuden animalien haragia jaten zuten. Garai hartan sortu zen gizadiaren lehen kultura: landutako harkoskorren kultura.


Ondoren, bai Homo ergaster hominidoak bai horren ondorengo hurbilenetako batzuek ere (Homo erectus, Homo georgicus eta Homo antecessor), gizarte-antolamendu sendoagoa zuten: ehizarako eta ehizarekin lotutako zereginetarako (harrapatutako animaliak garraiatzea, zatitzea, larrutzea…), taldeak osatzeko gai ziren. Gainerako animaliek harrapakina tokian bertan jaten bazuten ere, hauek harrapakina lo egiten zuten gunera eramaten zuten. Kanpalekuetan bizi ziren, kostaldean, ibai ertzetako terrazetan edota bailaren gainaldeko hegaletan. Ur ugariko tokiak ziren (animaliak erakartzen zituen horrek) eta, oro har, silex harri ugariko tokietan kokatzen ziren, tresnak egiteko ezinbestekoa baitzuten lehengai hori. Bizitzeko baliabideak ahitzen zitzaizkienean, beste toki batera abiatzen ziren.

Sua egiten ikasteak izugarrizko aurrerapenak ekarri zituen: animaliak egosi eta erretzeko aukera (gaixotzeko arriskua murriztea), animaliengandik babestea, hotzari aurre egitea etab. Hominido horiek izan ziren Acheul kulturaren protagonistak.


15
  • Aurkitu informazioa bi aldeetatik landutako harrien (aurpegibikoak) erabilgarritasunari buruz.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.