Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Atala: Historiaurreko garaiak: Paleolitikoa

Paleolitikoa Euskal Herrian

Gizakia Behe Paleolitikoaren hasieratik bizi da Euskal Herrian. Batez ere, kanpalekuetan bizi ziren, kostaldean, ibai ertzetako terrazetan edota bailaren gainaldeko hegaletan. Ur ugariko tokiak ziren (animaliak erakartzen zituen horrek) eta, oro har, silex harri ugari zeuden tokietan kokatzen ziren, tresnak egiteko ezinbestekoa baitzuten lehengai hori. Bizitzeko baliabideak ahitzen zitzaizkienean, beste toki batera abiatzen ziren.

Orokorrean, Neanderthal aurreko hominidoak zirela esaten bada ere, Atapuercako aztarnategian egindako aurkikuntzek emandako informazioa kontuan hartzen badugu, Behe Paleolitikoan Euskal Herrian Homo antecessor eta Homo heidelbergensis hominidoak bizi izan zirela esan daiteke.

Erdiko Paleolitikoko aztarna gehiago daude. Badakigu, garai hartan, Euskal Herrian Homo sapiens neanderthalensis (Neanderthal-eko gizakia) bizi izan zela eta taldeetan biltzen zirela ehizatzeko. Beren kanpalekuak haitzuloetan ezartzen zituzten, batez ere, Lezetxikin edo Axlorren, adibidez. Hileta-erritoak egiten zituzten eta hildakoak, beren bizitzan erabili izan zituzten armekin lurperatzen zituzten.

Goi Paleolitikoan Homo sapiens sapiens gizakiak Neanderthal-eko gizakia ordezkatu zuen. Hotz egiten zuenez eta elur iraunkorrak ia mendi inguru guztiak estaltzen zituenez, garai hartako ia aztarnategi guztiak itsasoaren mailatik oso gertu daude: ez dute 400 metroko altuera gainditzen inoiz.

Santimamiñeko haitzuloa
Ekaingo haitzuloa
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.