Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Atala: Historiaurreko garaiak: Neolitikoa

Neolitikoa Euskal Herrian

Kultura neolitikoa munduan barrena oso garai desberdinetan hedatu zen, komunikatzeko natur inguruneak eskaintzen zituen erraztasunen eta ezartzen ziren merkataritza-harremanen arabera. Euskal Herrian lehenengo joera neolitikoak K.a. 3000. urte inguruan agertu ziren, baina badirudi ez zirela erabat zabaldu K.a. 2000. urte inguru arte.

Dena den, Euskal Herrian, uren banalerroaren bi aldeek desberdintasun nabarmenak zituzten. Inguru atlantikoa askoz malkartsuagoa zen, komunikatzeko zailtasun handiak zituen eta ez zen hain egokia nekazaritza-jardueretarako. Mediterranear isurialdeko ingurua, aldiz, ez zegoen horren bakartuta eta kanpoko eraginak eta berrikuntzak errazago hartzen zituen. Ondorioz, hegoaldean nekazaritzari lotutako bizimodu sedentarioa garatzen hasi baziren ere, iparraldean, garrantzi handiagoa izan zuten abeltzaintzako eta artzaintzako jarduerek eta, jakina, jarduera horiek transhumantziarekin lotuta zeuden.

Neolitikoan Euskal Herrian

Munduko beste hainbat lurraldetan bezala, K.a. 2500. urte inguruan hildakoak taldeko panteoietan lurperatzeko ohitura zabaldu zen, eta panteoi horiek gehienetan trikuharriak ziren: San Martin, Sorginetxe, Ausokoi, Artaxona etab. Eraikin megalitikoen ugaritasunak (800dik gora) garai hartan euskal lurraldean bizi ziren giza taldeen indarra adierazten digu.

Brontze Aroan, mediterranear isurialdean agertu ziren lehen bizigune edo herrixkak, baina gizon-emakume gehienek haitzuloetan edo natur babesguneetan bizitzen jarraitu zuten. Bi bizigune nabarmenduko ditugu batik bat: Cortes Nafarroan eta La Hoya Araban.


27
  • Aurkitu informazioa Euskal Herriko atlas batean eta egin ezazu horma-irudi bat monumentu megalitiko ezagunetako batzuekin.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.