Animalien etxekotzea

Artzain-txakurra

Txakurrak izan ziren gizakiak etxekotu zituen lehen animaliak.

Otso basatitik bazetozen ere, K.a. 12.500. urte aldera bazekiten jadanik pertsonekin bizitzen. Bi mila urte geroago, giza taldeek ardi, ahuntz eta gazela taldeak kontrolatzen eta zaintzen zituzten, eta animaliarik ahulenak hiltzen zituzten jateko. K.a. 7.500. urte aldera, hau da, duela 9.500 urte inguru, gizakiek animali taldeetako ehizakirik onenak harrapatzen eta hazten zituzten haragia eta esnea lortzearren.