Hobbit-en herrialdea

Ling Bua haitzuloa Flores irlan, Indonesian.

2004ko urrian, Nature aldizkarian argitaratu zen giza espezie berri baten aurkikuntza. Espezie hori Flores (Indonesia) uhartean bizi izan zen duela 12.000 urte baino ez.

Liang Bua-ko haitzuloan aurkitutako hondakinen arabera, gizaki horrek txinpantzearen altuera eta pomelo baten tamainako garuna zuen. Dirudienez, Homo floresiensis izena jaso duen espeziea, duela ehunka mila urte garatu zen uhartean isolaturik geratu zen Homo erectus talde batetik.