Haitzuloetako hartzaren klana

Liburuaren azala.

[Jean M. Auel]. Maeva arg.

“Haitzuloetako hartzaren klana”, “Mamut ehiztariak”, “Igarotzearen lautadak” eta “Harrizko babeslekuak” liburuek osatzen dute “Lurraren seme-alabak” saila.

Liburuak kontatzen du Homo sapiens hominidoaren bilakaeraren funtsezko garai bati buruzko istorio arina eta sakona. Duela 35.000 urte gertatutako aldaketa prozesu horren ordezkari den emakume sendo baten istorio maitagarria da, hain zuzen.

Jean M. Auel-ek ezin hobe oroitu du une hori eta zehaztasun zientifikoz berritu du nolakoa izan zitekeen gure “gurasoen” bizimodua. Klasiko bihurtu den sail zoragarria dugu hau.