Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia

Antzinako Greziaren eragina gaur egun

Hauteskundeak

Aitzinean Erromak, gaur egungo Europaren zati handi bat konkistatu zuenean, Greziarren eragin handia zuten bere bizimodua, kultura eta pentsamoldea ezarri zituen. Ideia horiek bizirik iraun zuten Europan, mendeetan zehar, mundu modernoaren parte izan arte; beraz, Europako kulturaren erroak greziarrak direla esan dezakegu.

Espazioaren konkista

Horrela, demokrazia izeneko sistema politikoak, gaur egun Europako herrialde gehienetan eta munduko beste hainbat lekutan nagusi dena, greziar jatorria du. Bestetik, gaur egun bizi dugun garapen kultural, zientifiko eta teknologikorako lehen urratsak ere, greziarrek egin zituzten. Gaur egungo zientzia eta teknika izugarri aurreratu badira ere, greziarrek matematikan, geometrian, fisikan, medikuntzan, biologian eta beste arloetan zituzten ideietan, oinarritu dira, eta batez ere, mundua eta gizakia ezagutzeko zuten jakin-minean. Gauzen funtsa ezagutzeko zuten jakin-mina eta gogoa izan ziren horren guztiaren bultzatzaileak; naturaz gaindiko azalpen magikoak uxatuz, azalpen arrazionalak bilatu nahiak ideia zientifikoak osatzera eraman baitzituen. Europako hiztegi zientifikoaren zati handi bat grekotik dator eta, oraindik ere, erabiltzen da ideien, aparatuen eta antzekoen izenak “asmatzeko”. Duela gutxi arte, Greziar hizkuntza derrigorrezkoa zen Bigarren Hezkuntzan.

Zibele

Bestetik, mendebaldeko munduan, greziar edertasunaren ideala, artean natura imitatzea, lerroen neurritasuna... onartzen dira oraindik ere. Horrela, haien eskulturak, eraikinak... gaur egungo eskultore eta arkitektoen inspirazio iturri dira.

Greziar mitologiako pertsonaiak, jainkoak… gaur egungo kulturaren osagai dira, eta zodiakoko zeinuak erabiltzen dira planeta eta sateliteak, asteko egun eta hilabete batzuk, izen geografikoak, musika-tresnak etab. izendatzeko. Eskoletan eta unibertsitateetan, Greziako literatur lanak irakurtzen jarraitzen da, eta greziar antzezlan asko antzezten da oraindik, gaur egun ere.

Halere, gure zibilizazioan greziar kulturak izan duen eraginaren adibiderik argiena Olinpiadena izan daiteke, lau urterik behin izaten diren kirol lehiaketak.



© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.