Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Iberiar Penintsularen konkista eta erromanizazioa

Erromatarren ondarea

Erromatar zibilizazioak eragin handia izan zuen Iberiar penintsulan. Hasieratik, gehien harrituko gaituena, agian, herri-lanen eta garai hartako zenbait eraikinen hondakinak izango dira: zubiak (Alcantara eta Medina), teatroak (Merida eta Italica), akueduktuak (Segovia eta Tarragona), arkuak (Bara eta Medinacelli) etab. Horietako asko, gerora ere, askotan erabili izan dira. Bestetik, gaur egungo hiri batzuk erromatarren garaian fundatutakoak dira.

Alcantarako zubia (Caceres)
Italikako antzokia (Sibilia)
Barako arkua (Tarragona)

Gaur egungo hizkuntza askoren jatorria (gaztelania, galiziera, katalana, frantsesa, italiera etab.), orduan hitz egiten zen hizkuntza, latina da. Penintsulako hizkuntzen artean euskara da latinetik eratorria ez den hizkuntza bakarra, nahiz eta latinetik hitz ugari hartu.

Erromatar zibilizazioak ekarpen asko egin zituen beste arlo batzuetan ere, literaturan eta zuzenbidean adibidez. Azken horretan aipatzekoa da Zuzenbide Erromatarra, gaur egungo legedian eragina handia izan duen lege multzoa.

24
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.