Erromako armada

Erromak inoiz izan den inperiorik handiena osatzeko sekretua hau izan zen:

Errepublikaren garaian, jabeen erroldan izena emanda zutenek baino ezin zuten armadan parte hartu; horrek behar zituzten osagai militarrak (armadura, armak...) erosteko beste diru bazutela adierazten zuen. Martxoan (antzina, kanpaina militarrak eguraldi ona egiten zuen hilabeteetan egin ohi ziren), 17 urtetik gorako Erromatar herritarrei armadan sartzeko deia egiten zieten. Erreklutatze horiek kontsulek egiten zituzten, eta kontsulak herritarrek aukeratzen zituzten eta armadaz arduratzen ziren magistratuak ziren.

Herritarrik aberatsenek ekipamendu hobea eta zaldizko soldaduak izaten zituzten zenturietan parte hartzen zuten. Txiroenek lantzak eta ezpatak baino ezin zituzten ordaindu.

Etengabeko gerren ondorioz, Italiako penintsulako beste herri batzuetako jendeari dei egin behar izan zitzaion armadan parte hartzeko eta, horrela, gudarosteak, kopuru berdinetan, Erromatarrek eta penintsulako beste herri batzuetako biztanleek osatzen zituzten. Hala ere, gerren etekinak Erromarentzat baino ez ziren eta, horregatik, egoera gaiztotu egin zen. Gainera, soldadu askori ez zitzaien ondo iruditzen beren lurrak, negozioak eta familiak utzita, kanpaina luzeetan parte hartzea.

Pixkanaka-pixkanaka, armada profesionalizatu egin zen. K.a. 100. urte inguruan, Cayo Mario kontsulak ateak ireki zizkien herritar guztiei. Pobreenek armadan aurkitu zuten bizimodua, eta 20 urte ingururako ematen zuten izena; denboraldi hori pasatzen zutenean, erretiroa hartzen zutenean biziraun ahal izateko, lur kopuru bat lortzen zuten. Horretaz gain, soldaduek soldata bat, estipendium zeritzona, irabazten zuten, eta diru horrekin armadura eta armak erosi eta zaintzen zituzten. Legionario guztiek ekipo militar bera zuten: brontzezko kaskoa, burdinazko sarez egindako kota, ezpata motza (gladius), xabalina astun bat (pilum) eta ezkutu handi bat (scutum).

Legionario bakoitzak 30 kilo inguru eramaten zituen bizkar gainean (erremintak, longaina, sukaldeko tresnak, errazioak, aldagarriak etab.), baina zortzi legionarioz osatutako talde bakoitzak (contubernium) mando bat izaten zuen, denda, ogia egiteko tresnak eta horrelakoak eramateko. Legio berriek egunean 30 kilometrotik 50era bitartean egin zitzaketen eta gauez lo egiteko kanpalekua ere antolatu behar izaten zuten.

Hiru manipuluk edo sei zenturiak = Kohortea

Armamentuari, prestaketari, eta borrokarako taktikei esker, armada Erromatarrak borroka asko irabazi zituen; kopuruz, aurrez aurre zituzten herriak (germaniarrak, adibidez) baino gutxiago izan arren. Armada, zenbait legiok osatzen zuten. Armadako oinarrizko unitatea zenturia (hasieran ehun soldaduz osatua zelako deitzen zitzaion horrela) zen, eta zenturiaren buru, zenturioia izaten zen. Bi zenturiak manipulua osatzen zuten, eta hiru manipuluk, berriz, kohortea. Legio bakoitza hamar kohortek osatzen zuten.

Erlijio eta hilera-erainiak