Boswash: Bostonetik Washingtoneraino iristen da, kostalde atlantikoarekiko paraleloa den eta 650 km-ko luzera duen ardatzean zehar. Hainbat metropoli-barruti ditu, hala nola, Boston, New York, Filadelfia, Baltimore eta Washington. Megalopoliak 50 milioi biztanle inguru ditu, eta bizitasun ekonomiko, politiko eta kultural handia.
Chippitts: Chicago eta Pittsburg artean dago, eta Cleveland eta Detroit hiriak hartzen ditu barnean. 25 bat milioi biztanle ditu, guztira. Ameriketako Estatu Batuetako industriagunerik garrantzitsuenetakoa da.
Tokaido: Japoniako Tokio, Yokohama, Nagoya, Osaka eta Kobe metropoli-barrutiez osatuta dago, eta, bertan, 45 milioi biztanle inguru bizi dira. Munduko ekonomia- eta teknologia-boteregunerik garrantzitsuena da.
Renana: Rhin ibaiaren inguruan hedatzen da, Alemanian eta Herbehereetan, Stuttgart eta Amsterdam hirien artean. Bertan, Dusseldorf, Frankfurt eta Mannheim metropoli-barrutiak ditugu. 33 milioi biztanle inguru ditu.
Londres-Leeds: Erresuma Batuan. Hiririk garrantzitsuenak, besteak beste, Birmingham, Liverpool, Manchester eta Bradford dira. 30 milioi biztanle baino gehiago ditu.