Landa etxea eta ingurunera moldatzea

Etxebizitza tradizionalak klimara, herrialde bakoitzeko materialetara eta jardunetara moldatu egin dira betitik.

Kantauriko kostaldeko klima euritsuak, adibidez, bi isuriko etxeak egitera behartzen du; Andaluziako edo Gaztela-Mantxako klima beroak, aldiz, estalki lauak eta isolatzeko gainetik karea jartzera behartzen du.

Materialei dagokienez:

Egitura eta banaketari dagokienez, landa-eraikinak bi motatakoak izaten dira, bertako biztanleen nekazaritza eta abeltzaintza-jardueraren araberakoa.

Etxe konpaktuan, etxebizitza eta zerbitzuak teilatu beraren azpian daude: euskal baserria eta Asturiaseko edo Kantabriako etxetzarrak.

Etxe banandua: zenbait eraikin barruko patio baten inguruan biltzen dira; patio itxia edo konposatua izan daiteke. Horrelakoak ditugu Kataluniako masia eta Andaluziako kortijoa.