Favela terminoa Brasiliatik dator. Bizitza kalitatea baxua duten hiri-guneak izendatzeko erabiltzen da; bertako biztanleak material ezegonkorrez egindako etxeetan eta ura, argindarra edo zarama bilketa diren gutxienezko zerbitzu publikorik gabe bizi dira. Favelak, gehienetan, ahulak diren guneetan sortzen dira, hala nola, babestutako guneetan, ibai ertzetan…
XX. mendearen hasieran txiro asko, batez ere beltzak eta mulatoak, Rio de Janeiron zituzten etxeetatik bota zituzten eta beste kokaleku batzuk bilatu behar izan zituzten hiriaren hegaletan. Orduantxe ugaritu ziren favelak ikaragarri, eta hiriburura heldu ziren milaka pertsonek hedapen demografikoa handitu zuten.
Beste zenbait herrialdetan ere aurki dezakegu aglomerazio mota hori. Venezuelan eta Kolonbian, favela beharrean, “Auzoa” edo “Behe auzoa” izena eman diete; Argentinan favela esatea edo “Hiribildu Miseria” esatea gauza bera da, eta Perun “Errebala” esaten diote.
Favelaren izena | Hiria | Biztanleria |
Neza/chalco/Izta | Mexiko Hiria | 4,0 |
Libertador | Caracas | 2,2 |
Bolívar hiria | Bogota | 2,0 |
San Juan de Lurigancho | Lima | 1,5 |
Cono Sur | Lima | 1,5 |
Iturria: Davis, M. 2006
“Favela”, batetik, inolako hiri plangintzarik gabe egiten den urbanizazio handiaren ondorioa da, eta bestetik, aglomerazio horrekin lotuta dauden arazoak konpontzeko politika sozial ezaren ondorioa da ere.