Umeen Hiria

Zeintzuk dira gaur egun hiriek azaltzen dituzten arazo nagusienak, umeentzat zein bestelako pertsonentzat bizitzeko desegoki bihurtzen dituztenak?

Haurtzaroak sufritzen dituen muga nagusienak hiriaren ingurugiro arazo larrienekin loturik daude, horregatik umeak ingurugiroaren adierazle sentikor eta esanguratsuak dira. Egungo hirian umeak ezin du umea izan, ezin du bere eskubideen artean garrantzitsuenetakoa erabili: jolasteko eskubidea (New Yorkeko haurtzaro eta nerabezaroaren eskubideen 1989 urteko Nazioarteko Konbentzioaren 31. artikulua). Jolasteko etxetik bakarrik atera, lagunak aurkitu eta helduen zaintzarik gabe egoteko leku aproposak izan beharko lituzke. Aipatutako hori gaur egun ezinezkoa badirudi ere duela gutxi arte ohikoa zen. Hiriak denontzako espazio publikoa izan behar du. Horretarako baldintza nagusiak ondokoak dira:

TONUCCI, F. Umeen Hiria.

Germán Sánchez Ruiperez Fundazioa. Madril, 1987.