Meka

Meka

Meka Mahomaren jaioterria da, eta horrekin batera Islamaren hiri santuenen artean garrantzitsuena, urtero milioika erromesen bisita hartzen duena.

Mahomak Islama predikatu baino lehen, hura bazen paganoentzat hiri santua jadanik, hainbat erlijio toki garrantzitsu izanik, besteren artean Kaaba.

Kaaba erromesez inguraturik

Musulmanentzat Mekara erromes joatea haien fedearen oinarrizko aspektuetako bat da. Mekara heltzen den erromes kopurua handituz doa urtero. XX. mendeko 50. hamarkadan Kaabak ehun mila bisitari inguru izan zituen, 80. hamarkadan milioi bat inguru izan ziren eta hamarkada bat geroago kopuru hori bikoiztu egin zen. Gaur egun hiru milioi erromes inguru abiatzen dira hiri santura erromesaldia burutzera. Behin Kaaban daudenean, lehen erritua Kaabaren inguruan kontrako norabidean zazpi bira ematea da.

Guztiz debekaturik dago fededun ez direnentzat Meka eta Medinara sartzea.