Monasterioetako bizimodua

Kapitulu-gelan elkartzen ziren monjeak hitz egiteko, irakurtzeko, ordenako erregelen kapituluak aztertzeko etab.

Eliza zen monasterioko zatirik garrantzitsuena eta horren inguruan ezartzen ziren gainerako gelak. Monjeak egunean hainbat aldiz elkartzen ziren otoitz egiteko.

Scriptorium delakoan monjeek eskuizkribuak kopiatzen zituzten eta liburuetan miniaturen marrazkiak egiten zituzten.

Jangelan monje batek Bibliako pasarteak irakurtzen zituen, gainerakoek isilik jaten zuten bitartean.

Monjeen eguneroko bizitza hiru zatitan banatzen zen: otoitza, lana eta atsedena... Monje guztiek kastitate, pobrezia eta obedientzia-botoak egiten zituzten. Abadeak edo prioreak aginte osoa zuen monasterioan eta horren jabetzetan.

Monasterioak behar zuen guztia zuen eta ez zuen ezer kanpotik ekarri behar: baratzeak, abereak, lantegiak etab. zituen eta fraideek bertan lan egiten zuten. Gainera, hamarrena kobratzen zuten eta jopuei lehen produktuak kentzen zizkieten.

Monasterio batzuek ostatua, erizaindegia eta hilerria zuten.