Botere espainolaren gainbehera

XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia munduko lehenengo potentzia izatera heldu zen, Portugalekin lehian hasiera batean, eta Frantzia, Ingalaterra eta Otomandar Inperioarekin geroago.

Gaztela, Portugalekin batera, Europako esplorazioaren eta ozeano bidezko (Atlantikoan, Espainia eta Indien artean, eta Ozeano Barean Ekialdeko Asia eta Mexiko artean, Filipinetatik) merkataritza ibilbideen zabalkuntzaren abangoardian zegoen.

Inperio zabal hori aurkako potentziekin etengabeko lehian egon zen lurraldeengatik, arrazoi komertzialengatik edo erlijiosoengatik. Mediterraneoan Otomandar inperioarekin; Europan nagusitasuna lehiatzen zion Frantziarekin; Amerikan, hasiera batean Portugalekin eta askoz geroago Ingalaterrarekin, eta holandarrek independentzia lortu zutenean, horien kontra ere.

Azaleratzen ari ziren Europako potentziekin izandako etengabeko borrokek Espainiako boterearen gainbehera eragin zuten. Borrokak, askotan batera, eta epe luzetan zehar izaten ziren; desberdintasun politiko edo erlijiosoetan oinarritzen ziren; lurraldeak etengabe galtzen ziren eta oso zaila zen lurralde horiek defendatzea oso sakabanatuta zeudelako.

Espainiak itsasoz bestaldeko inperioa mantendu eta zabaldu zuen. Potentzia ekonomikorik garrantzitsuena izaten jarraitu zuen, XIX. mendearen hasierako hainbat iraultzek Amerikan zituen lurraldeen jabegoa kendu zioten arte.

Espainiako gainbeheraren kronologia

Olivaresek kanpoko politika erasotzailea ezarri zuen; politika horrek Probintzia Batuen kontrako gerra, eta Europako potentziak aurrez aurre jarri zituen Hogeita hamar urteko gerran parte hartzea ekarri zituen.

1621 eta 1635 urteen artean, Espainiako armada atera zen garaile. Baina 1635ean Frantzia borrokan sartzean, joera aldatu egin zen eta gauzak okertu egin ziren Katalunia eta Portugaleko matxinadekin.

Westfaliako bakeak (1648) Hogeita Hamar urteko Gerraren bukaera ekarri zuen: Espainiak Herbehereen independentzia onartu zuen eta Frantzia Europako politikaren arbitro bihurtu zen.

Pirinioetako bakeak (1659) Frantziarekiko gerraren amaiera ekarri zuen. Horrekin Rosellon eta Cerdanyako zati bat galdu ziren. Bi bakeek Espainiak Europan zuen hegemoniaren bukaera ekarri zuten.

Felipe V.ak, kontrako potentzietariko batetik zetorren monarkak, sinatutako Utrecht-eko bakearekin (1713), Espainiak Italia eta Herbeheretako lurraldeak utzi zituen, eta Europan zuen hegemonia galdu zuen.

Utrecht-eko hitzarmenean (1713ko apirilaren 11), Europako potentziek erabaki zuten zein izan behar zuen Espainiako etorkizuna botere orekari zegokionez. Borboitarren etxeko errege berriak, Felipe V.ak, itsasoz bestaldeko inperioa mantendu zuen, baina Sizilia eta Milanesadoaren zati bat Saboyari eman zizkion; eta Gibraltar, Menorca, eta gainontzeko barruko lurraldeak (Espainiako herbehereak, Napoli, Milan eta Cerdenya) Austriari. Gainera, Frantzia eta Espainiako koroen behin betiko banaketa, eta Felipe V.ak Frantziako tronuan zituen eskubideei uko egitea suposatu zuen. Horrela, inperioak atzea eman zien Europako lurraldeei. Eta Ingalaterran hogeita hamar urtetan bermatu zen esklaboen trafikoa.