Euskal hiritarrak Amerikan

Inoizko nabigazio balentriarik handiena lortu zuen euskal nabigatzailea Juan Sebastian Elkano izan zen. Getarian jaio zen (Gipuzkoa) eta munduari lehenengo bira eman zion.

Lope de Agirre konkistatzailea, tirania eta krudelkeriagatik ezaguna, Peruko Andetako gailurretatik Maraņon eta Amazonas ibaietatik itsasoraino jaitsi zen; eta itsasotik Venezuelako kostaldean dagoen Margarita irlaraino heldu zen.

Juan de Zumarraga Mexikoko lehenengo apezpikua izan zen; indioak defendatu zituen. Carlos V.ari idatzi zion gutuna gizakien eskubideen defentsaren historiako txosten garrantzitsuenetariko bat da.

Paraguay Irala euskal hiritarrak konkistatu zuen. Mendebaldeko Mexiko Francisco de Ibarrak eta Filipinak Legazpi eta Urdaneta euskal hiritarrek konkistatu zituzten.

Amerikako herri hispanoen emantzipazioaren buruzagia, Simon Bolivar, euskal hiritarren ondorengoa zen; Urdaneta eta Arismendi osatzen ari zen Venezuelako bi muturretako, ekialdeko eta mendebaldeko, buruzagiak izan ziren.

Amerikako emantzipazioaren gerraren azken eta buruzagirik ankerrena Pedro Olaņeta zen.