Aragoi eta Valentziako foruen indargabetze-dekretua

“Aragoi eta Valentziako erresumak eta bertako biztanleak galdutzat emanda, Errege eta Jauntzat zin egin zidaten fideltasunari uko egiten egin zuten matxinadagatik; zituzten foru, pribilegio, salbuespen eta askatasun guztiak eta hain erraz eman genizkienak bai nik, bai nire aurreko erregeek; horrek bereizten zituen koroa honen gainontzeko erresumetatik; eta aipatu Aragoi eta Valentziako erresumetako nagusitasun osoa egokituta, izan ere, monarkia honetan zilegi ditudan gainontzekoen barruan edukitzeari, matxinada dela eta lortu duten konkista eskubidea gehitu behar zaio; eta subiranotasunaren ezaugarri nagusienetako bat legeen inposaketa eta derogazioa dela kontuan izanda (legeak, garaien eta ohituren aldaketengatik, Aragoi eta Valentziari gaur gertatzen diren arrazoi eta egoera handiak gabe ere Neuk alda nitzakeen); egokia zela erabaki dut, bai horrengatik, bai Espainiako erresuma guztiak lege, erabilera, ohitura eta tribunal berberak izan ditzaten nire desioagatik, Gaztelako legeek denok berdin gobernatu beharko gintuzkete, aipatutako foruak eta pribilegioak, eta Aragoi eta Valentziako erresumetako praktikak eta ohiturak indargabetu beharko lirateke. Buen Retiro, 1707ko ekainaren 29an”.

Felipe V.a: Aragoi eta Valentziako foruen indargabetze-dekretua.

1707ko ekainaren 29an