Antzinako euskal burdinolen funtzionamendua.

Burdinola

Pujoimakur euskal burdinolatan hauspoa eta gabiak osotzen zuten multzoari ematen zitzaion izena zen. Normalean urak gurpil bat mugitzen zuen eta honek hagindun ardatz bat birarazten zuen gabia aldizka mugiaraziz. Ardatz beraren mugimenduak beste palanka bat mugiarazten zuen hauspoari lotutako goragoko ardatz baten balantza eraginez.