Euskal Herriko landa ekonomia tradizionala.

Baserria.

Bizitzaren gauzarik aipagarrienak espazio honetan gertatzen ziren: ezkontzak, jaiotzak eta euskal herri kulturaren antzinako errituak. Azpimarratzekoa da etxea gaitzetatik babesteko egiten zen landareen erabilera; ereinotza izpiritu gaiztoen aurka, eguzki-lorea eguzkiaren figuraren omenez, eta elorri zuria elementu atmosferikoen aurrean babesle.