Lepantoko bataila

Piratak

1571 urtean,Greziako Lepantoko Golkoan, itsas borroka garrantzitsua eman zen turkiar otomandar eta kristauen artean, azken hauek garaipena lortuz. Turkiarrek Mediterraneoan zehar hedatzeko zeuzkaten asmoak alde batera utzi behar izan zituzten. Bataila horretan Miguel de Cervantesek, "El Quijote" obraren egileak, borrokatu zuen, eta ordutik aurrera Lepantoko Besobakarra ere deitu zuten, borroka horretan ezker eskuaren mugikortasuna galdu zuelako.