3eso
Gizarte Zientziak

Irakur ezazu Michelin enpresak duen negozioa aurkezteko erabiltzen duen testua:

Michelin mundu mailako enpresa da eta nazioarteko merkatuetan liderra da. Taldearen konpromisoa eta konpetentziak islatu egiten dira zifra ikaragarrietan.

  • 130.000 enplegatu munduan
  • Ordezkariak bost kontinentetan
  • 75 lantegi inguru 20 herrialdetan
  • 70 banaketa enpresa
  • Teknologia-ikerketarako 4 zentro
  • Banaketa-sukurtsalak 170 herrialdetan banatuta
  • 6 kautxu-sailen jabea

Itxaropen handiei eta arazo ugariei aurre egiteko, Michelinek aurreratu eta eraldatzen ditu merkatuak eta bezeroei konponbiderik onenak ematen dizkie.

Pneumatikoak: Autoak, kamionetak, indusmakinak, hegazkinak, motorrak, scooterrak, txirrinduak, traktoreak, etab: funtzionatzeko hainbat era eta horientzat konponbide berritzaileak eskaintzen ditu Michelinek.

Bidaiariari laguntzeko zerbitzuak: Bidaiarien eskariei erantzuteko. Michelinen Bidai Edizioek mapa eta giden eskaintza osoa proposatzen dute, baita zenbait produktu digital ere.

LifeStyle produktuak: Produktu berritzaileak dira, estiloa dute eta erakargarriak dira. Mundu osoko kontsumitzaileentzat diseinatuta daude eta Michelinen kalitatea, bizitzeko artea eta balioak islatzen dituzte.

Erantzun ezazu zure koadernoan:

  1. Zein industria guneren barruan dagoen.
  2. Zein produktu edo zerbitzu eskaintzen dituen.
  3. Zenbat langile dituen eta zertan aritzen diren.
  4. Uste al duzu enpresa indartsua dela eta merkatuan mantenduko dela? Zergatik?