Metroa, Lur azpiko garraioa

metro

Metropolitako trena edo lurrazpikoa ere esaten zaio. Oso azkar eta jende asko garraiatzen du hiri barruan. Metropoli handietan egoten da eta oso maiz pasatzen da geltokietatik. Ibilbide gehiena lur azpitik egiten du; baina badu gainetik ibiltzen den bertsio bat, tranbia. Hainbat geltokitan gelditzen da, maiz pasatzen da eta azpiegitura publikoak dira. Hirietan oso garraio eraginkorra eta merkea da.