Chernóbilgo zentral nuklearraren istripua

Historian gertatu den istripu nuklearrik handiena izan da. Mundu osoan ezaguna. Ukrainian gertatu zen 1986ko apirilaren 26an. INES izeneko eskalan zazpigarren mailara heldu zen. Egun hartan, argindarra-horniketaren eten baten simulazioa egiten zen bitartean, 4. erreaktorean espero ez zen potentziaren igoera gertatu zen. Erreaktorea gehiegi berotu zen eta lehertu zen. Aire erradioaktiboz osatutako masa handia isuri zen atmosferara. Lehergailu atomikoak baino 500 aldiz indar gehiago zuen. Hildakoak 31 izan ziren eta 135.000 pertsona ebakuatu behar izan ziren. Hodei erradioaktiboa Europako ekialderantz abiatu zen eta alarma piztu zen hainbat herrialdetan. Gaur egun, oraindik ere, eragina du biztanleen osasunarengan. Nazioarteko komunitateak bultzatu zuen zentralaren itxiera 2000 urtean, itxiera horren kostuak finantzatzearen truke. Erreaktoreak hormigoi tonen azpian lurperatu zen erradioaktibitatea geldiarazteko. Hala ere, laster, sarkofago berri bat jarriko zaio segurtasuna bermatzeko.