Ikatzaren ustiapena XIX. mendean

Lehenengo eta bigarren industria-iraultzan zehar, edozein makinaren motorra ibiltzeko lurrun-makina oinarrizkoa zen garaian, ikatz-meategiak gorenean zeuden, behar zen erregaia zelako. Ikatza ateratzeak lana eta janaria ematen zien jarduera horren beharra zuten milaka pertsonei. Asturiaseko burdina eta ikatz-meategien ustiapena, adibidez, gogoratzen da egun, jarduera haren inguruan sortu zen langile eta kultura-mugimendu handia komunitatearen oroitzapen kolektiboan mantentzen delako oraindik ere.

Grisu gasak ikatzak duen jatorri berdina du eta aldi berean sortzen da. Presio handiz harrapatuta geratzen da ikatzaren ondoan, eta minerala erauztean, gasa ateratzen da pixkanaka eta meategiko aireztapenarekin nahasten da. Gasaren osagai nagusia metanoa denez, oso suharbera da % 5 baino ez metatzen denean, eta leher daiteke inguruan sugarrik edo material goririk badago. Tradizioz, aspaldiko meatzariak txori batekin sartzen ziren meategietan, kanario batekin gehienetan, eta metanoa kontzentratzen zenean hil egiten zen. Orduan, langileek minutu gutxi batzuk zituzten alde egiteko. Meatzarien lana arriskutsua zen osasunerako, leherketengatik, eraitsiengatik, edo gasa arnasteagatik.