Lanaren munduko kokapen eza

Kokapen eza

Herrialdeen arteko aldeak gero eta nabarmenagoak dira industriari dagokionez. Ipar hemisferioan, herrialde talde txiki batean (Ameriketako Estatu Batuak, Japonia eta Europar Batasuna) munduko produkzioaren % 80 kontzentratzen da. Ironiaz, lehengai eta energia gehienak herrialde azpigaratuetatik ateratzen dira. Beraz, herrialde garatuak herrialde txiroen aberastasuna aprobetxatzen dute ekonomia hazteko. Gainera, herrialde aberatsek kontrolatzen dute ekonomia, eurek erabakitzen baitute diruarekin zer egin eta gainontzekoengan eragina izango duten erabakiak hartzen baitituzte. Herrialde azpigaratuetan esku-lana merkea da eta bereizi gabeko produkzioak ingurumenean duen eragina jasaten dute. Multinazionalak produktuen banaketaren kontrola duten erraldoiak dira, eta horrek botere handia ematen die gobernuen aurrean. Lanaren kokapen ezak ez dio garbi uzten gizarteari gaur egungo kontsumo sistemaren esanahia. Europan, adibidez, Txinan oso diru gutxi kobratu eta ordu ugari sartzen dituzten langileek egindako baloi garesti batekin jolasten eta jokatzen da. Enpresak etengabe ari dira dituzten produkzio instalazioak beste herrialdetan kokatzen. Informatika enpresa batek Irlandan egin ditzake txip elektronikoak eta Ekialde Hurbilean mihiztatu; gero Espainiara eraman ditzake biltzera eta Ameriketako Estatu Batuetan saldu oso etekin handia atereaz.