Amazonako basoa

Amazona ibaia munduko bigarren ibairik luzeena da, Nilo ibaiaren atzetik, eta ur-bolumenik handiena daramana da. Lurreko uraren % 20a darama eta euri-garaietan gehiago. Ibai erraldoiak lagundu egiten du landare, hegazti, arrain eta intsektuen ugalketan. Duen balio biologikoa eztabaidaezina da. Amazonako basoa munduko birikietako bat dela esaten da, atmosferaren karbono dioxidoa iragazten duelako. Gainera, bertan oraindik ere ezagutzen ez diren animali eta landare-espezieak daude.

Amazona aldeak 7,5 kilometro koadro hartzen du herri hauetan banatuta: Brasilian, Venezuelan, Kolonbian, Perun, Bolivian, Ekuatorean, Surinamen, Guyanan, eta Frantziako Guyanan. Guztira 5.000 zuhaitz-espezie daude. Euri-bolumena oso handia da, eta horrek ekosistema aberats eta hezea sortzen du; zoritzarrez, arriskuan dago lurraren ustiapena komertziala dela eta. Meatzariek, nekazariek eta petrolio-biltzaileek elkortzen dute egunero oihana, onura ekonomikoa onura naturalaren aurretik jartzen dutelako. Konpainia handiek aurre egiten diete indigenei lurrak lortzeko, eta zoritzarrez indigenak izaten dira galtzaileak.

Amazonas
Amazonas
Amazonas