Susperraldirako politika Hurdetan

Hurdeak

Hurdeak Extremadurako Autonomia Elkarteko eskualde bat da. Caceresen dago. XIX. mendean ezagutu ziren bertako biztanleek zituzten bizi-baldintzak, eta ordutik, hainbat gobernuk aplikatu ditu garapenerako politikak, baina ez dute arrakasta handirik izan. XX. mendearen hasieran, Unamuno idazleak berak “Andanzas y Visiones españolas” bere liburuan deskribatu zituen bertako beharrak. Apezpikutza karitatezko lanak egiten hasi bazen ere, Alfonso XIII. erregea izan zen landa eremuetarako lehenengo garapenerako politika bultzatu zuena 1922an. Eskualderako elikagai-laguntzan oinarritzen zen. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta bertako jendearen pobreziagatik eskualdea protagonista izan zen berriz Buñuelek 1932an zuzendutako “Hurdeak, ogirik gabeko lurraldea” (“Las Hurdes, tierra sin pan”) dokumentalean.

Hurdeetan zeuden beharren hausnarketa sakonik egin gabe, Francisco Franco diktadoreak pinuaren oihantzean oinarritutako plan bat abian jarri zuen. Hasiera batean, familiek soldata bat lortu zuten, baina aldi berean, artzaintza eta erlezaintzarako erabiltzen zen landa-eremu tradizionala suntsitu zen. Ez zen nahikoa izan, eta emigrazioa oso handia izan zen. 70. hamarkadan Fraga Iribarnek basoa ustiatzeko plan berri bat sustatu zuen baina oso eragin gutxi lortu zuen eta eskualdeak atzera egiten jarraitzen zuen. 90. hamarkadan Hurdeak ezagutarazi ziren zuten garapen ezaren irudia aldatzeko asmoz, eta aberastasun naturala erakusteko asmoz. Fenomeno berri batek sustatu egin zuen bertako ekonomia: turismoak.

Gaur egun, landa eremuen garapenerako politikek landa-turismoaren alde eta beste zenbait jardueren alde (erlezaintza, olibondo) egiten dute.