Antenen ugaritzea

Antenen ugaritzea

Gailu hauek gure inguruetako gailur eta toki altuetan agertzen dira eta ohiko paisaiaren parte bihurtu dira, komunikaziorako antenak dira. Irrati-uhinak emititzeko, telebista, sakelakoak eta interneterako WIFI eta antzeko sareak hartzeko ezinbestekoak dira. Duten erabileraren arabera antena mota asko daude. Hartzaileetatik gertu jartzen dira zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

Antenen ezaugarriak aldatu egiten dira tamainaren eta transmititzen den seinalearen uhinaren luzeraren arteko erlazioaren arabera. Antenaren tamaina uhinaren luzerarena baino askoz txikiagoa bada, oinarrizko antenak direla esaten dugu. Erresonantzi antenen tamaina, aldiz, uhin luzera erdikoa izaten da.