Greba Japoniar erara

Greba Japoniar erara Japonian asmatutako protesta era bat da. Eta mendebaldean oker gabiltza: mendebaldeko grebak ekoizpenaren erabateko geldialdia dakar; eta horrek kontratuak eta epeak ez betetzeagatik diru ugari galtzea ekartzen dio enpresariari. Japoniar sisteman, aldiz, hain zehatza eta puntuala dena, protestak alderantziz egiten dira. Japoniako langileek tokatzen zaien lanaren bikoitza egiten dute, eta beraz, konpainiak merkatuan jarri ezin duen gehiegizko ekoizpena sortzen dute, eta horrek galera ekonomiak ekartzen ditu ere.

Japoniar erara egindako greba ez da horrelakoa. Japoniako langileak beren enpresarekin erabat identifikatzen dira (formatzen dituelako, babesa eta igotzeko aukera eskaintzen dielako), eta enpresa ezeroso jarriko duen baina gehiegi kaltetuko ez duen protesta erak bilatzen dituztela esaten da. Langilea ekoiztera joaten da, baina arreta gutxi jartzen du, akatsak sortzen ditu produktuetan, eta horrek galera ekonomikoak sortzen dizkio enpresari. Bere lanpostua uzten ez duenez, ez dago kaleratuta izateko aitzakiarik.