Munduko hezeguneak

Hezegunea

2007an, mundu osoko 154 estatu atxiki zitzaizkion hitzarmenari. Horrela, 1.401 hezegune (146,4 milioi hektareako azalera) babestu dituzte. Hiru urtetik behin, herrialde kideak elkartu egiten dira, aurrerapausoak balioesteko eta ezagutzak eta esperientziak trukatzeko. Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen Ramsar Zerrendan, 1.200 toki (Ramsar gune) baino gehiago daude orain, eta 1.119.000 kmē-ko azalera hartzen dute guztira. 2000. urtean, 1.021 gune zeuden. Zerrendan toki gehien dituen herrialdea Erresuma Batua da (169), eta hezegune-azalerarik handiena duena, berriz, Kanada (130.000 kmē-tik gora).