Tokiko iraungarritasun-adierazleak.

Iraungarritasun-terminoak honako hau adierazten du: Ekonomia-ustiapen orekatua oinarri hartzea, natura-baliabideak mantentzeko. Herri edo hirietako ingurumena, ekonomia eta gizarte-ingurunea elkarri lotuta daude. Alor horietako batean edozein aldaketa gertatzen denean, ondorioak beste bietan ere nabaritzen dira. Ezinbestekoa da gizarte- eta ekonomia-garapena zuzen bideratzeko moduko jardunbideak finkatzea, natura-baliabideak ez agortzeko, ekosistemak ez narriatzeko eta gainerako gizarteekin solidarioak izateko. Ildo horretan, Europako toki-agintariek tokiko iraungarritasun-adierazleak sortu dituzte, eremu jakin bateko kultura-, gizarte-, partaidetza-, ingurumen- eta ekonomia-errealitateen arteko loturak neurtzeko.

Iraungarritasun-adierazleek ingurumen-errealitatearen bilakaera eta portaera balioesteko aukera ematen dute. Adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiak adierazle ugari erabiltzen ditu, eta horietako 21 Bizkaiko udalerri guztientzat dira baliagarriak. Horrela, 4. adierazleak neska-mutilek ikastetxera joateko erabiltzen dituzten garraio motak aztertzen ditu, eta gai horretan portaera iraunkorrak dituzten (esate baterako, garraio publikoa erabiltzen duten, pribatuaren ordez) balioesten laguntzen du.