Masai tribua

masai

Masaiak artzain nomadak dira, eta Kenyan eta Tanzanian bizi dira. Survival erakundeak 2009an argitaratutako “Los Masai” (Masaiak) artikuluaren atala: “... Masaien mehatxurik berehalakoenetakoak Leliondo eskualdeko (Tanzaniako iparraldeko) ehiztariak dira. Hango agintariek masaien herrixkak erre eta milaka biztanle indarrez eraman dituzte, Otterlo Business Corporation Ltd (OBC) konpainiak ehizarako lur gehiago izan ditzan. Loliondoko masaiek orain ez dute non bizi, eta ganaduak hiltzen ari zaizkie, ura edaterik eta larreetan bazkatzerik ez dutelako. Garai kolonialetik, etxalde edo granja pribatuak masaien ia lur guztiez jabetu dira gobernu-proiektuentzat erabiltzeko, natura-parkeak ezartzeko edo ehiza-baimen pribatuak emateko. Orokorrean, lurrik lehorrenak eta elkorrenak geratu dira masaien esku. Horrek guztiak abereengan sorrarazitako estresari gobernuaren ahaleginak gehitzen zaizkio maiz. Izan ere, gobernua masaiak “garatzen” saiatu da, ganadu gehiegi omen dutelako lur-azalerarentzat. Baina uste ustelak dira horiek, masaiak oso abeltzain eraginkorrak baitira, eta behar dituzten edo lurraren bidez elika ditzaketen animaliak baitituzte, besterik gabe. “Garatzeko” ahaleginek helburu bakarra dute: lurrek guztien esku egoteari uztea. Horrek guztiak indigenez bestelako biztanleei eta masai ekintzaile bakar batzuei (lursailak salerosteko aukera izan dutenei) egin die mesede, lurrak elkortzeaz gain, masai gehienak pobreziaren mende erori baitira. Lur gutxi dituzte, eremurik elkorrenetan...” Survival, herri indigenen aldeko nazioarteko erakundea, 2009