Konstituzioa

Konstituzioa

Demokrazietan, nahitaez bete beharreko dokumentua da Konstituzioa. Bertan, hiritar guztien (baita gobernatzaile eta estatu-ordezkarien ere) eskubide eta betebeharrei buruzko oinarrizko legeak jasotzen dira. Lagun askoren artean idazten dute, eta, gero, hiritarrek ontzat ematen dute, bozketa bidez. Konstituzioan edozein aldaketa egiteko, nahitaezkoa izaten da hiritarrek onartzea.