Sufragio unibertsala

Sufragioa

Estatuko hiritar heldu guztiek dute botoa emateko eskubidea, eta ez da egiten arrazan, sexuan, sinesmenetan edo gizarte-baldintzan oinarritutako inolako bereizketarik. Baina hori beti ez da izan horrela. XVIII. mendean zehar, gobernu-ordezkariak aukeratzeko hainbat modu probatu zituzten, boto-eskubidea murriztuz eta elite jakin baten esku utziz. Denboraren poderioz, ordea, hiritar guztiei aitortu zitzaien botoa emateko eskubidea. Emakumeen ekarpena garrantzitsua izan da horretan guztian, XX. mendean manifestazio handiak egin baitzituzten aipatutako eskubidea aldarrikatzeko. Eskubide unibertsala lortu ondoren, eskubide zibilen aldeko erakundeek arrazaren edo gizarte-baldintzen ondoriozko bazterkeriarik ez egiteko aldarrikatzen jarraitu zuten.