“Orokorrean pentsatu eta tokian jardun”

Hego Afrika

Lelo ezagun horrek pentsaera ekologistaren oinarriak laburbiltzen ditu. Azken finean, ingurunerik hurbilenean esku hartzearen garrantzia nabarmentzen du, gure ahalegina planeta osoan isla dadin, nola natura-ingurunean, hala gizakien bizitzan. Irizpide horren arabera, etxean energia gutxiago erabiltzen badugu, zentral termikoetan petrolio gutxiago erretzeaz gain, atmosferara sufre gutxiago isuriko da.

Ondorioz, ez da sortuko euri azidorik eta, beraz, zuhaitzak eta landareak ez dira hilko. Gure eguneroko ekintzek munduan eragina dutela kontuan izanik, ingurumena zaintzeko ez da beharrezkoa beste herrialde batzuetara bidaiatzea edo GKE-etan parte hartzea.