Ghettoa

China Town

Gizabanakoen kultura alde batera utzita, komunitate bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak ditu: hizkuntza, erlijioa, ohiturak, tradizioak, gizarte- eta ekonomia-antolamendua, musika, kirolak... Batzuetan, komunitate berean hainbat azpi-komunitate txiki egoten dira, eta guztien elkarbizitza interes komun jakin batzuetan oinarritzen da. Adibidez, probintzia, eskualde edo herrialde berekoak izaten dira denak, edo erlijio-sinesmen jakin batekoak, edo litekeena da kultura-zaletasunak bat etortzea. Komunitate bateko kide izatea garrantzitsua da, betiere inor baztertzen ez bada. Aipatutako guztiaren muturrik negatiboena ghettoa da, talde etniko jakin batek gizarte-bazterketa eta bazterketa horren ondorioak jasaten dituelako. Horixe gertatzen da, esate baterako, Ameriketako Estatu Batuetan China Town izeneko auzoekin edo Madrilen ijitoen bizileku bihurtutako txabola-auzoekin.