3eso
Gizarte Zientziak

Irakur ezazu honako testu hau:

“Kanpo-zorra bakartzeko asmoaren inguruko iritziak aurrez aurre daude. Batetik, herrialde aberatsek, politika kontserbatzaileak dituztela, ez dute garapen-bideko herrialdeei mailegatutako dirua galdu nahi. Jarrera zuritzeko, honako arrazoi hauek ematen dituzte: zorra barkatuta ez dela deus ere lortuko, diru gehiago eskatu eta berriz zorpetuko direla, ez dutelako aurrera egiteko beste baliabide propio. Kanpo-zorra barkatzeko helburua ia lortezina dela ikusita, etsipena sortzen da hiritarren artean.

Bestetik, jarduera-ikuspegi berriak planteatu dira, hau da, Iparraldeko herrialdeetan aldaketak egitea, iraungarritasun-irizpideak oinarri hartuz, eta globalizazioa geldiaraztea, Hegoaldeko herrialdeak babesteko. Ildo horretan, erakunde ugarik behingoz zerbait egiteko eskatu diete estatuei.”

Labur eta nabarmen itzazu ideia nagusiak.

  • Kanpo-zorra barkatzea neurri ona iruditzen zaizu garapen-bidean dauden herrialdeentzat?
  • Testuaren arabera, azpigarapenari aurre egiteko modu bat lehen munduko jarduerak iraunkortasun-printzipioan oinarritzea da. Zergatik proposatzen du hori, zure ustez? Eta zergatik dio globalizazioa geldiarazi egin behar dela?
  • Zer konponbide proposatuko zenituzke zuk zeuk?