Giza eskubideak

Giza eskubideak funtsezkoak dira guztiontzat, eskubide osoko gizaki izateko. Oinarrizko beharrak asetzeaz eta biziraupena ziurtatzeaz gain, norberaren burua lantzeko eta gaitasunak garatzeko aukera izatea ezinbestekoa da gizaki guztiontzat.

Helburu hori lortzeko, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen, 1948an. Adierazpen hartan, arauak ezarri eta gomendioak egin zituzten, herrialde guztiek biztanleen giza eskubideak babes zitzaten.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren arabera, gizaki guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela, eta inor ere ezin da baztertu nazionalitatea, etnia-jatorria, arraza, sexua, erlijioa, iritzi politikoa, aberastasuna edo ekonomia maila kontuan hartuta. Hona hemen Adierazpenean aitortutako eskubide batzuk: