Zer da eklipse bat?
Zona klimatikoak
Lurrean eklipse mota bi ematen dira: Ilargi eta eguzki eklipseak.
- Ilargi eklipsea Lurra Ilargia eta Eguzkiaren artean kokatzen denean ematen da: Lurraren itzalak Ilargia iluntzen du. Eguzki eklipsea aldiz, Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean kokatzen denean ematen da.
- Eguzki eklipse partziala Lurraren zati bat Ilargiaren ilunantzean kokatzen denean ematen da. Ilargia Lurraren ilunantzean jartzen denean aldiz, Ilargi eklipse partziala dela esaten dugu.
- Eguzki eklipse osoan Ilargia eguzkiaren aurrez aurre jartzen da eta bere itzalak (269 km-ko diametroa gainditzen ez duena) Lurraren gune zehatz bat iluntzen du zortzi minutuz gutxi gorabehera.