ASTRONOMO OSPETSUAK | |
Eudoxus Knidokoa (K.a. 408-355). |
Greziarrrak honek teoria geozentrikoa sortu zuen. Lurra, unibertsoaren erdian zegoela, eta izarrak eta planetak Lurraren inguruan zeuden esfera gardenetan banatuta zeudela uste zuen. |
Ptolomeo (K.o. 120-180 ingurukoa). |
Greziarra hau Alexandrian (Egipto) bizi izan zen, eta Antzinako Greziako ezagutza astronomiko guztia bildu zuen. Astronomoaren honen ideiak astronomiaren oinarri izan ziren 1.000 urtez. |
Al- Sufi (903-986). |
Astronomo Pertsiarrak honek liburu bat idatzi zuen, eta bertan, 1.000 izar baino gehiagoren kokapena eta distira zehaztu zituen. Gainera, konstelazio nagusiak ere marraztu zituen. |
Nikolas Koperniko (1473-1543). |
Poloniarra. Astronomo honen teoria Kopernikoren iraultza deitu izan zen eta Ptolomeorena ordeztu zuen: Lurraren ordez, unibertsoaren erdigunea Eguzkia zela esan zuen (teoria heliozentrikoa). Eliza Katolikoa teoria horren aurka agertu zen. |
Galileo Galilei (1564-1642). |
Italiar hau hasi zen teleskopioa erabiltzen, eta Eguzki-orbanak, Ilargiaren erliebea, Jupiterren sateliteak... aurkitu zituen. Kopernikoren ideiak defendatu zituen, eta Eliza Katolikoak jazarri egin zuen. |
Johannes Kepler (1571-1630). |
Astronomo Alemaniarra. Kepleren lege izenez ezagutzen diren planeten mugimenduen inguruko hiru legeak formulatu eta egiaztatzeagatik ospetsua. Bere proposamenek, planetak orbita zirkularrean mugitzen zireneko antzinako sineskeriak, ordeztu zituzten. |
Isaac Newton (1643-1727). |
Astronomo Ingelesak, matematikaria izateaz gain eta argiaren azterketa (optikoa) egiteaz gain, grabitatearen teoria formulatu zuen, eta espazioko objektuen mugimenduari aplikatu zion. |
Edmon Halley (1656-1742). |
Ingalaterrako astronomo honek hego hemisferioko izarren mapa bat egin zuen, eta kometa baten orbita kalkulatzea lortu zuen lehena izan zen, une honetan bere izena daraman kometarena hain zuzen ere. |
William Herschel (1738-1822). |
Ingalaterran bizi izan zen Alemaniarrak honek teleskopio indartsuak eraiki zituen, Urano planeta aurkitu zuen, eta Esne Bidea aztertu zuen; neurriak eta forma kalkulatu zituen. |
Edwin Powell Hubble (1889-1953). |
Astronomo Estatubatuarra. Esne Bidetik oso urruti dauden izarren sistema edo galaxiak daudela erakutsi zuen. |
Fred Hoyle (1915-2001). |
Ingalaterrako astronomo eta matematikaria. Izarren tenperatura eta adinak kalkulatzen nabarmendu zen. |