XX MENDEKO ASTRONOMIAREN DATA NAGUSIAK | |
1908 |
Hertzsprungek argitasunaren arabera sailkatu zituen izarrak: nanoak eta erraldoiak. |
1916 |
Einsteinek Unibertsoaren garapena iragartzen zuen Erlatibitatearen Teoria Orokorra argitaratu zuen. |
1917 |
Wilson Mendia (EEBB) Behatokiko teleskopioaren ispilua (2.5 m-ko diametroa duena) abian jarri zen. |
1923 |
Hubblek izar-laino espiralak Esne Bidetik kanpokoak direla zehazten du. |
1929 |
Hubblek Unibertsoa garatzen ari dela proposatu zuen. |
1930 |
Tombaughek Pluton aurkitu zuen. |
1931 |
Janskyk espazioan, eta lehen aldiz, irrati-uhinak ikusten ditu. |
1937 |
Irrati-teleskopio baten bidez, Reberek Esne Bideak radioa irradiatzen behatu zuen. |
1948 |
Palomar Mendia (EEBB) Behatokiko teleskopioa (5 m-ko diametroa duena) abian jarri zen. |
1957 |
Lehen Sputnik jaurti zen. Espazioaren konkistaren garaia hasi zen. |
1959 |
Ilargi 3 zunda Sobietarrak Ilargiaren aurpegi ilunaren lehen irudiak hartu zituen. |
1961 |
Gagarin hegaldi espaziala egiten duen lehen gizakia izan zen. |
1962 |
Lehen espazio-misio planetario arrakastatsua: Mariner 2 Estatu Batuetako zundak Artizar gainean hegan egin zuen. |
1963 |
Schmidtek, Palomar Mendia Behatokitik, lehenengo quasarra aurkitu zuen. |
1966 |
Ilargi 9 zunda Sobietarrak lehenengo ilargiratzea lortu zuen. |
1967 |
Bellek eta Burnellek Cambridgetik (Erresuma Batua) pulsarrak aurkitu zituzten. |
1969 |
Apolo 11 misioak (Amstrongek eta Aldrinek tripulatuta), Ilargian egin den lehenengo lehorreratzea egin zuen. |
1971-1972 |
Mariner 9, Estatu Batuetako zundak, Marteren inguruko orbitan, planetaren lehenengo irudiak batu zituen (gainazaleko kartografia). |
1973 |
Pioneer 10 zunda, Jupiter gainean hegan egiten lehena izan zen. |
1974 |
Mariner 10 zundak Artizarreko atmosferaren eta Merkurio gertuko lehenengo irudiak grabatu zituen. |
1975 |
Venera 9 eta 10 zunda Sobietarrek Artizarreko lurzoruaren lehenengo argazkiak atera zituzten. |
1976 |
Viking 1 eta 2 zunda estatubatuarrek lurra hartu zuten Marten (tokian bertan atmosfera eta zoruaren lehenengo neurketak). |
1977 |
Kowalek eguzki sistemaren mugetan, Quiron asteroidea aurkitu zuen. |
1978 |
Christyk ek Caronte aurkitu zuen, Plutonen satelitea. |
1979 |
Jupiterren gainean hegan egin zuten Voyager 1 eta 2 zunda estatubatuarren jaurtiketa. |
1980 |
Mexiko Berriko (AEB) VLA irrati-teleskopioa funtzionatzen hasi zen. |
1980-1981 |
Voyager 1 eta 2 zunda estatubatuarrek Saturno eta bere eraztun sistemaren lehen ikerketa zehatza egin zuten. |
1981 |
Transbordadore espazial Estatubatuarraren lehen hegaldia. |
1983 |
IRAS satelite astronomikoak, infragorrien bidezko zeruaren lehen ekorketa egin zuen. |
1984 |
Satelite artifizial baten lehen konponketa espaioan bertan. |
1985-1986 |
Zunda Sobietar eta Europar batzuek eta Japoniako batek Halley kometa behatzen dute. |
1986 |
Voyager 2 zundak Urano gainean hegan egin zuen. |
1987 |
Supernova 1987A agertu zen Magallanesen Hodei Erraldoian. |
1988 |
Gizakiak espazioan lortzen duen egonaldirik luzeena: V. Titov eta M Manarov Sobietarrak, espazioan urte bete eman eta gero, Lurrera itzuli ziren. |
1989 |
Voyager 2 zundak Neptuno gainean hegan egin zuen. |
1990 |
Hubble teleskopio espazialaren jaurtiketa. Magallanes zundak radarrez Artizarren lehenengo kartografia egin zuen. |
1992 |
COBE sateliteak, Unibertsoa bera bezain zaharrak diren seinaleak erregistratu zituen. |
1993 |
Hubble teleskopio espazialaren konponketa espazioan bertan. |
1994 |
Shoemaker-Levy kometaren zatiek Jupiterren kontra talka egin zuten. |
1995 |
Atlantis transbordadore espazialak Mir espazio-estazio Sobietarrean lurra hartu zuen. Galileo zundak Jupiterren orbitan sartu zen. |
1996 |
Mars Global Surveyor eta Mars Pathfinder espaziuntziak jaurtirik, NASAk Marterako espedizioei hasiera ematen die. |
1997 |
Mars Pathfinder untzia Marten gelditzen da. |
1998 |
Nazioarteko Espazio-estazioren lehenengo bi moduluak orbitan jarri ziren. |
1999 |
Mars Global Surveyor untziak, Marteko gainazalaren bereizmen handiko lehenengo mapa eman zuen. |
2000 |
Nazioarteko Espazio-estaziora lehen tripulazio iraunkorra heldu zen. |